Berrikuntza estrategikoa Produktu estrategia Service blueprint Diseinu industriala / produktuarena Customer experience strategy Identitate korporatiboa Produktu garapena Industrializazioa Komunikazioa eta CGI Customer journey mapping UX/UI Packagingaren diseinua
Berrikuntza estrategikoa Produktu estrategia Service blueprint Diseinu industriala / produktuarena Customer experience strategy Identitate korporatiboa Produktu garapena Industrializazioa Komunikazioa eta CGI Customer journey mapping UX/UI Packagingaren diseinua
EuskaraAsset 2e3r4

Berrikuntzarako aholkularitza bat gara, eta Donostian dugu egoitza. Naren enpresen eskaintzak (bir)definitzen ditugu, egungo merkatuaren behar eta interesekin lerrokatzeko, aurrerabidea bultzatzeko, merkatuan arrakasta handiagoa bermatzeko eta gugan konfiantza duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Gure bezeroen artean, besteak beste, enpresa hauek daude: Soraluce, Snap-on, Irundin, SNA Europe, Lindström, Bira, Cidark, Agui Tailerrak, Zuia eta Smartcare Services.

Hasiera

Hasiera

Oso gustukoa dut nire ofizioa. Bokazioz abiatu nintzen bide honetan, besteak beste, nirearen antzeko pasioa duten pertsonaz inguratuta aritu nahi nuelako.

Diseinu, estrategia eta berrikuntza arloan ia hamarkada bateko esperientzia partekatuaren ondoren, 2020. urtearen amaieran, Nare sortzeko bideari ekin nion jaioterrian, Hernanin, Euskal Herrian.

Edurne Elizalde Adarraga naiz, Nareko fundatzaile eta sormen zuzendaria. Zehaztasuna zaintzen duen pertsonatzat dut neure burua, eta negoziorako eskaintza batean balioa sortzen duten prozesu eta etapa guztien garrantziaz jakitun naiz, lehen ideietatik hasi eta azken produktua fabrikatzeraino.

Horregatik, aukera bakoitza jakin-minez lantzen dut, ikuspegi zorrotzarekin, baliabideei ahalik eta etekinik handiena ateraz eta horietako bakoitzaren testuinguruari erreparatuz. Barrutik, umil lan egiten dut, enpresentzat balioa sortzeko ekosistemaren barruko beste eragile bat bezala, betiere kontuan izanda nire lana komertzialarena, teknikariarena edo soldatzailearena bezain garrantzitsua dela. Eta gauzak egiteko modu hori helarazi diot Nareri, non gure ikuspegia %100 kolaboratiboa den.

Naren uste dugu abantaila lehiakorra bermatzea, marka, produktu edo zerbitzu bat bereiziz, funtzionaltasunetik haratago doala, eta sinesmen horretatik sortzen da gure enpresari izena eman dion “nare-nare”.

Nare pertsonek egiten dute

Nare ezin liteke errealitate izan talde baten babesik gabe eta, horregatik, proiektu bakoitzeko behar guztiak modu integralean lantzen dituzten diziplinetako desberdinetako profesional espezialisten multzo bat osatu dugu.

Hazkundeko 4 urte hauetan zehar, esperientzia handiko talde leial eta konprometitu bat osatu dugu, emaitzari bezainbesteko balioa ematen diona ibilbideari. Gure aurrerapena eta hobekuntza errespetuan, komunikazioan eta lankidetzan oinarritzen dira.

nare  ·  nare

Gure balio erantsiaren oinarriak aukera errealak identifikatzea, aukera horiek proposamen koherente bihurtzea eta proposamenak abian jarri arte bideratzea dira. Horiekin guztiekin gure balio proposamenaren pauso guztiak bermatzen eta sendotzen ditugu.

Gure jarduera ulertzeko eta garatzeko modu horrek filosofia bat sortzera eraman gaitu, eta filosofia hori “nare-nare” izenaz bataiatu dugu, mantso, astiro, kontu handiz, ZEHATZ-MEHATZ esateko erabili ohi dena; eta sentipen hori da gure esentziaren erdigunea, gure DNAren parte den marka gisa. Filosofia hori hiru ardatzetan banatzen da: Ikerketa, Balio handiko eskaintza eta Lankidetza & akonpainamendua.

(01)Ikerketa

Datuak eta informazioa gero eta eskuragarriagoak eta omnipresenteak diren mundu honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da horien egiazkotasuna baieztatzea eta sakon maneiatzea, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Naren hainbat teknika erabiltzen ditugu ikerketarako, “intsights” edo aurkikuntza berriak identifikatzeko, erabilgarritasunari, behar soziokulturalei eta ingurumen erronkei erreparatuz.

Intsights horiek markari, produktuari, espazioari eta esperientziei lotutako aukera garrantzitsu eta koherente bihurtzen ditugu, gure bazkideei merkatuan abantaila lehiakorra emateko eta, aldi berean, planetan eragin positiboa sortzeko.

(02)Balio handiko produktua

Diseinuaren bidez proiektu kontziente, sendo eta koherenteak garatzen ditugu.

Funtzio primariotik harago, diseinatzen ditugun produktuei afektibitatea ematea bilatzen dugu. Identitate eta nortasun propioa duten produktuak diseinatzen ditugu, erabiltzaileekin edo bezeroekin gero eta maila zorrotzagoan konektatzeko.

Egokitu zaigun garai honetan, sarri, hutsik dagoen diskurtso batetik abiatzen da. Naren uste dugu diseinua lan oneko prozesu baten ondorioz sortzen dela. Horregatik, zentzuzko produktuak sortzen ditugu, sakonak; kontatzeko istorio bat duten produktuak.

Kontsumoaren makineria produktiboaren parte aktibo gisa, kontziente gara gure ofizioaren ingurumen ondorioez, eta alderdi sozialak eta jasangarritasuna hartzen ditugu kontuan, gure jarduerak ingurumenean eta pertsonengan duen inpaktua murrizteko ahalegin guztiak eginez.

(03)Lankidetza eta akonpainamendua

Ezagutza partekatzen dugu, berrikuntza irekiaren alde egiten dugu.

Berrikuntzak departamentuen arteko lankidetza sendoa eskatzen du. Lantalde on bat eta helburu komun bat funtsezkoak izango dira arrakastarako. Horregatik:

  • Departamentuen arteko helburuak lerrokatzen eta sinkronizatzen ditugu, eta merkatuaren eskakizunekin lotzen ditugu. Horretarako, diseinurako kultura bat sortzen dugu erakundeen barruan, eta lan pedagogikoa egiten dugu lantaldeko kide guztiek proiektuaren kontzeptu gakoak barnera ditzaten.
  • Produktuen garapena zuzentzen dugu azken produktua aurkeztutako kontzeptuari leial zaiola bermatzeko eta, horrela, gure bezeroen itxaropenak betetzen ditugula ziurtatzeko.
  • Gure bezero eta hornitzaileen arteko lankidetza sustatzen dugu lotura berriak sortuz, teknologia eta ekoizpen prozesu berriak eraginkortasunez txertatzeko. Gure ibilbidean zehar harremanak ezarri ditugu inguruko hornitzaile nagusietako batzuekin eta, horri esker, estandarrik altuenak lor ditzakegu.
Diseño de producto Estrategia de diseño Búsqueda de proveedores Packaging Brand Visual Lenguage Brand identity Photorealistic images Argumentos de venta Estrategia de diversificación
Diseño de producto Estrategia de diseño Búsqueda de proveedores Packaging Brand Visual Lenguage Brand identity Photorealistic images Argumentos de venta Estrategia de diversificación
Diseinu industriala / produktuarena Diseinu-estrategia Hornitzaile bilaketa Packaginga Markaren hizkuntza bisuala Markaren identitatea Irudi fotorealistak Salmenta argumentuak Dibertsifikazio estrategia
Diseinu industriala / produktuarena Diseinu-estrategia Hornitzaile bilaketa Packaginga Markaren hizkuntza bisuala Markaren identitatea Irudi fotorealistak Salmenta argumentuak Dibertsifikazio estrategia