Berrikuntza estrategikoa Produktu estrategia Service blueprint Diseinu industriala / produktuarena Customer experience strategy Identitate korporatiboa Produktu garapena Industrializazioa Komunikazioa eta CGI Customer journey mapping UX/UI Packagingaren diseinua
Berrikuntza estrategikoa Produktu estrategia Service blueprint Diseinu industriala / produktuarena Customer experience strategy Identitate korporatiboa Produktu garapena Industrializazioa Komunikazioa eta CGI Customer journey mapping UX/UI Packagingaren diseinua
EuskaraAsset 2e3r4
Bezeroa

Wellios

Proiektua

Sensia

Urtea

2021

Bezeroa

Wellios

Zerbitzu nagusiak:

Berrikuntza estrategikoa
Joeren analisia
Merkatuaren ulermena
Estrategia berrien diseinua
Arketipoen definizioa
Produktuaren estrategia
Produktuaren diseinua
Briefingaren definizioa
Narratiba sortzea
Sormen prozesua
Kontzeptuak sortzea

Proiektua

Sensia

Urtea

2021

Sektorea: Osasuna eta Farmazia.

Testuingurua Smartcare Services osasun eta ongizate sektoreko produktuak banatzeko marka bat da eta, banatzaile gisa egindako ibilbidearen ondorioz lortutako ezagutzaz baliatuz, bere negozioa dibertsifikatu du, marka berri bat sortzearen alde eginez, Wellios izeneko bere produktu lerro propioarekin.

Erronka: Proiektu honetan gure misioa Sensia pultsioximetroaren estrategia diseinatzea eta garatzea izan da. Horrez gain, definitutako estrategiari erantzuteko eta produktuaren erabilera egokia bermatzeko, pultsioximetroaren diseinuan eta garapenean inplikatu gara, hardwarea zein softwarea diseinatuz. Ildo horri jarraituz, produktuarekin batera doan unibertsoa sortu dugu: packaginga eta jarraibideen eskuliburua.

Prozesua

Estrategia

Erabileraren hainbat ingurune bisitatu ondoren, eta ikerketa teknika desberdinak erabiliz, merkatuaren eta bere beharren ulermen handiagoa lortu da.

Profesionalentzako prestazioekin diseinatua, hirugarren adineko pertsonek erabiltzeko pentsatua.

Azterketa etnografiko zabal batek balio handiko informazioa eman digu –pneumologo, familia mediku, erizain eta BGBK duten pazienteek parte hartu dute–, eta, hortik abiatuta, hartzaileen beharrei erantzungo dien produktu bat diseinatzeko espezifikazioak zehaztu dira.

Gure ikerketa pultsioximetro berria diseinatzeko funtsezko espezifikazio eta zehaztapen batzuekin burutu da: eramangarritasuna, esfortzurik gabeko erabilera eta irakurketa samur eta erraza izan dira kontuan hartu beharreko ezinbesteko ezaugarriak.

Diseinu industriala / produktuarena

Hizkuntza formal GARBIA, ERGONOMIKOA eta GIZATIARRA.

Sensia pultsioximetroaren gainazalek ertz biribilduak dituzte, eta modu neurtu eta kalkulatuan uztartzen dira, forma leun, garbi eta ergonomikoak sortzeko. Gainera, erabiltzailearen esperientzian oinarritutako lengoaiak produktua humanizatzen laguntzen du, intuitiboagoa da eta sentsazio haptikoa hobea sortzen du.

Erabilgarritasun garbia eta akasgabea.

Pultsioximetroa erabiltzen den agertokietan, erantzun denbora funtsezko faktorea da.

Horregatik, produktuaren forma eta azken itxura diseinu zehatz eta hausnartu baten ondorioa dira. Horrela, Sensiaren ezaugarri nagusia “pintza konbentzionalaren” berrinterpretazioan oinarritzen da, erabilgarritasuna hobetu eta errazten duen pultsioximetro kontzeptu berri bat sortzeko. Ezaugarri intuitibo horrekin erabilera okerrak saihestea lortu dugu, esaterako, irekitzerakoan eta jartzerakoan.

Erabilgarritasun garbia eta akasgabea.

Pultsioximetroa erabiltzen den agertokietan, erantzun denbora funtsezko faktorea da.

Horregatik, produktuaren forma eta azken itxura diseinu zehatz eta hausnartu baten ondorioa dira. Horrela, Sensiaren ezaugarri nagusia “pintza konbentzionalaren” berrinterpretazioan oinarritzen da, erabilgarritasuna hobetu eta errazten duen pultsioximetro kontzeptu berri bat sortzeko. Ezaugarri intuitibo horrekin erabilera okerrak saihestea lortu dugu, esaterako, irekitzerakoan eta jartzerakoan.

Ezer ez da arbitrarioa izan behar, ezta ausazkoa ere.

Bistaratzeko metodoei eta maketa funtzionalak eta itxurako modeloak sortzeari esker, kontzeptua hobetu eta gehiago zehaztu ahal izan dugu.

Informazio horri esker egiaztatu ahal izan da produktuak ezarritako helburuak eta fabrikatu ahal izateko baldintzak betetzen dituela.

Partner zorrotzak, kalitatezko emaitzak.

Kontzeptu bat errealitate bihurtzeko beharrezko baldintzak ezagutzeak kalitate mailarik altuenak lortzea ahalbidetzen digu. Prozesuaren fase honetan fabrikaziorako espezifikazioak eta diseinua (DfM) definitu dira eta, gainera, sormen zuzendaritza gidatu da, ñabardura guztiak errespetatzen direla ziurtatuz, azken produktua jatorrizko kontzeptuari ahalik eta leialen izatea bermatzeko.

Interfazea

Ondorioetatik informazioaren arkitektura berri batera.

Erabiltzailearen portaera ulertzetik abiatuta, erabiltzeko esperientziaren prozesua (UX) marraztu dugu. Informazioaren arkitektura markaren nortasun bisualarekin (UI) lotu da, ikono eta animazio minimalista, intuitibo eta unibertsalak sortuz, erabiltzailearen esperientziaren ibilbidea fluxu diagrama alanbrikoen bidez definitzeko.

Hizkuntza unibertsalaren potentziala.

Hainbat parametro gogoratu beharrak antsietatea sortzen du BGBK duten pazienteengan, eta horrek osasun zerbitzuei telefonoz egiten zaizkien kontsulten gorakada nabarmena dakar. Familia medikuak bat datoz BGBK duten pazienteengandik jasotzen dituzten telefono kontsulta gehienen helburua emaitzen interpretazio zuzena baieztatzea dela.

Beraz, lengoaia kromatiko unibertsal bat aplikatzeak (berdea, laranja eta gorria), eta SPO2% eta BPM sigletan sinboloak aplikatzeak –tanta eta bihotza–, datuak esfortzurik gabe interpretatzen laguntzen die pazienteei eta zalantzak ezabatzen ditu.

Irakurketa bertikala eta horizontala.

Lehiakideen produktuak aztertu ondoren, eta helburuko bezeroekin ikertu eta kontrastatu ondoren, ondorioztatu genuen irakurketa horizontalerako eta bertikalerako aukera ezinbesteko ezaugarria zela produktuari balioa emateko. Atributu horrek erabiltzailearengana bideratzen du pantaila, eta Sensiaren irakurgarritasuna erosoa bihurtzen du, bai pazienteak irakurtzen duenean, bai senideek eta profesionalek irakurtzen dutenean.

Packaginga

Unboxinga markaren eta bezeroaren arteko lehen kontakturako puntu fisikoa da.

Sensiaren esentzia packagingera transmititu da.

Packagingak barne-hartzen duen elementu bakoitzak bere euskarria du, aurkezteko espazio eta sekuentzia jakin bat eskaintzeko. Erabiltzaileari esperientzia erraztea zen helburuetako bat eta, horretarako, elementuen muntaiari ordena logiko eta intuitibo bat emateaz gain, elementu bakoitza, ikono eta zulotxo/tartetxoen bidez nabarmendu da, packagingeko toki espezifiko batean gordez, guzti hau.

Markaren identitate bisualaren jarraibideak errespetatu dira, hura sendotzeko. Beraz, packagingaren eduki guztia markaren estilo grafikoari jarraituz diseinatu da (ikonoak, grafikoak eta testuak).

Halaber, packagingak keinu bat egiten dio produktuari, eta “pintzaren koskaren” forma areagotua erabiltzen du kutxa behetik irekitzeko.

Nare ekinean

Kredituak

Bistaratzea eta CGI:
LEBA
info@leba-studio.com

Argazkiak
Olaia Susperregi
info@olaiasusperregi.com

Produktuaren diseinuari buruz hitz egin nahi duzu?

Antzeko lanak

Bira
Estrategia de diseño
Irundin
Innovación estratégica
Diseño de producto Estrategia de diseño Búsqueda de proveedores Packaging Brand Visual Lenguage Brand identity Photorealistic images Argumentos de venta Estrategia de diversificación
Diseño de producto Estrategia de diseño Búsqueda de proveedores Packaging Brand Visual Lenguage Brand identity Photorealistic images Argumentos de venta Estrategia de diversificación
Diseinu industriala / produktuarena Diseinu-estrategia Hornitzaile bilaketa Packaginga Markaren hizkuntza bisuala Markaren identitatea Irudi fotorealistak Salmenta argumentuak Dibertsifikazio estrategia
Diseinu industriala / produktuarena Diseinu-estrategia Hornitzaile bilaketa Packaginga Markaren hizkuntza bisuala Markaren identitatea Irudi fotorealistak Salmenta argumentuak Dibertsifikazio estrategia